Txano y Óscar - La piedra verde - Una colección de literatura infantil freemium

Gaztelania ISBN: 978-84-16912-38-4
Euskara ISBN: 978-84-948418-0-4
Koadernatzea: azal biguna.
Luzera: 130 orr.
Tamaina: 216×140 mm.

1. Harri berdea

Uda hasieran, txango bat egiten ari ginela, halako batean suzko bola erraldoi batek zeharkatu zuen zerua gure begien aurrean, eta basoan erori zen!
Bai, badakit berehala aldendu behar izango genukeela handik, baina ez, gu meteoritoaren bila abiatu ginen.
Baita aurkitu ere! Harri berde bitxi bat zen.
Bere distiraren atzean gordetzen zuen sekretuak betiko aldatu zuen gure bizitza.
Etorri nahi duzu gurekin sekretu hori argitzera?

(Eskuragai Amazon eta Google Play-n. Baita ePub eta PDF-n ere.)

Txano y Óscar - Operación Sabueso - Una colección de literatura infantil freemium

Gaztelania ISBN: 978-84-16912-39-1
Euskara ISBN: 978-84-948418-1-1
Koadernatzea: azal biguna.
Luzera: 130 orr.
Tamaina: 216×140 mm.

2. Maxi operazioa

Gure lagun onenak diren Raul eta Soniari meteorito berde batek telepata bihurtu gintuela esan genienean, zeharo txundituta geratu ziren.
Eta hasierako harridura gaindituta, badakizu zer izan zen burura etorri zitzaien lehenengo gauza? Kuartel nagusi bat behar genuela!
Bien bitartean, desagertutako txakurren kasuaren zurrunbiloan harrapatuta zegoen Twin City.
Zer ikustekorik zuen gauza batek bestearekin? Ikusiko duzunez, handia…
Baina zergatik ez duzu liburua irekitzen eta zerorrek deskubritzen?

(Ebook-a eskuragai ePub-en, PDF-n eta Mobi-n (Kindle) formatuetan jaisteko.)

Txano y Óscar - El dragón de jade - Una colección de literatura infantil freemium

Gaztelania ISBN: 978-84-948418-2-8
Euskara ISBN: 978-84-948418-3-5
Koadernatzea: azal biguna.
Luzera: 130 orr.
Tamaina: 216×140 mm.

3. Jadezko dragoia

Badakizu non hasten den istorio hau?
Txinako urrutiko monasterio batean. Han, jadezko dragoi bitxi batek eta hari buruzko kondairak mendeak zeramatzaten soto ilun batean ahaztuta.
Behin, lurrikara gogor batek astindu zuen Txinako inguru hura, eta erreskate-taldekoak monasteriora iritsi zirenean, osorik aurkitu zuten, mirariz, dragoia.
Patuak hala nahita, Twin Cityra iritsi zen halako batean dragoia, eta guk, nahi gabe, 800 urteko misterio baten erdian aurkitu genuen geure burua.
Abentura hau bizitzera gurekin etorri nahi?

Txano y Óscar - El dragón de jade - Una colección de literatura infantil freemium

Gaztelania ISBN: 978-84-948418-4-2
Euskara ISBN: 978-84-948418-5-9
Koadernatzea: azal biguna.
Luzera: 130 orr.
Tamaina: 216×140 mm.

4. Dogon herriaren sekretua

Ezagutzen duzu Dogon Herria?
Bada, orain kontatuko dizugun istorio hau han gertatu zen, Dogon Herrian. Halabeharrez, oporretan Afrikara joatea suertatu zitzaigun, eta antzinako kondaira bat ezagutzeko aukera izan genuen han, gutxien uste genuenean errealitate bihurtu zen kondaira zoragarri bat.
A, gauza bat! Estralurtarrak existitzen ez direla uste duzun horietako bat bazara, zatoz gurekin! Zorte pixka batekin, zeure begiekin ikusiko dituzu.
Zatoz gurekin Afrikara, abentura zirraragarri bat bizitzera!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies