ISBN Gaztelania: 978-84-16912-38-4
ISBN Euskera: 978-84-948418-0-4
ISBN Katalana: 978-84-948418-8-0
Azal bigunak, 128 orri

1. Harri Berdea

Uda hasieran, txango bat egiten ari ginela, halako batean suzko bola erraldoi batek zeharkatu zuen zerua gure begien aurrean, eta basoan erori zen! Harri berde bitxi bat zen. Bere distiraren atzean gordetzen zuen sekretuak betiko aldatu zuen gure bizitza. Etorri nahi duzu gurekin sekretu hori argitzera?

DIGITALA
Lehen ebook-a jaitsi ezazu DOAN

(Eskuragai Amazon eta Google Play-n. Baita ePub eta PDF-n ere)

ISBN Gaztelania: 978-84-16912-39-1
ISBN Euskera: 978-84-948418-1-1
ISBN Katalana: 978-84-948418-9-7
Azal bigunak, 130 orri

2. Maxi Operazioa

Gure lagun Raul eta Soniak txundituta gelditu ziren harri berdearen inguruko istorioa kontatu genienean eta burutapen itzela izan zuten: taldearentzat egoitza nagusi bat eraikitzea. Bitartean Twin City errausten zuen txakur galduen izurrite batek. Zerikusirik zegoen bata bestearekin? Asko berez. Azkenean, txakurren desagerpenen inguruko misterioa ebaztea oinarrizkoa izan zen gure burutapena egia bilakatzeko: taldearen egoitza eraikitzea halaber.
Nahi duzu gurekin etorri ikertzera?

DIGITALA
Bigarren ebook-a jaitsi ezazu DOAN

(Eskuragai Amazon eta Google Play-n. Baita ePub eta PDF-n ere)

ISBN Gaztelania: 978-84-948418-2-8
ISBN Euskera: 978-84-948418-3-5
Azal bigunak, 130 orri

3. Jadezko dragoia

Badakizu non hasten den istorio hau? Txinako urrutiko monasterio batean. Han, jadezko dragoi bitxi batek eta hari buruzko kondairak mendeak zeramatzaten soto ilun batean ahaztuta. Behin, lurrikara gogor batek astindu zuen Txinako inguru hura, eta erreskate-taldekoak monasteriora iritsi zirenean, osorik aurkitu zuten, mirariz, dragoia. Patuak hala nahita, Twin Cityra iritsi zen halako batean dragoia, eta guk, nahi gabe, 800 urteko misterio baten erdian aurkitu genuen geure burua.
Abentura hau bizitzera gurekin etorri nahi?

ISBN Gaztelania: 978-84-948418-4-2
ISBN Euskera: 978-84-948418-5-9
Azal bigunak, 130 orri

4. Dogon herriaren sekretua

Ezagutzen duzu Dogon Herria? Bada, orain kontatuko dizugun istorio hau han gertatu zen, Dogon Herrian. Halabeharrez, oporretan Afrikara joatea suertatu zitzaigun, eta antzinako kondaira bat ezagutzeko aukera izan genuen han, gutxien uste genuenean errealitate bihurtu zen kondaira zoragarri bat. A, gauza bat! Estralurtarrak existitzen ez direla uste duzun horietako bat bazara, zatoz gurekin! Zorte pixka batekin, zeure begiekin ikusiko dituzu.
Zatoz gurekin Afrikara, abentura zirraragarri bat bizitzera!

ISBN Gaztelania: 978-84-948418-6-6
ISBN Euskera: 978-84-948418-7-3
Azal bigunak, 130 orri

5. Konjuru eskarlata

Ikusi duzu inoiz magia-saiorik? Bada, Twin Cityn, munduko mago eta mentalista onenak ikusteko aukera izan dugu.
Izan ere, bertan ospatu da aurten Nazioarteko Magia Azoka. Ez genekiena zen haien artean Merlin aztiaren ondorengoak egongo zirela, eta, are gutxiago, gure laguntzaren beharra izango zutela mundua suntsitzeko ahalmena zuen kutun ahaltsu bat berreskuratzeko.
Magia pixka bat dastatu nahi?

ISBN Gaztelania: 978-84-121093-0-6
ISBN Euskera: 978-84-121093-1-3
Azal bigunak, 130 orri

6. Lurpeko bizilagunak

Oroitzen zara gure lehenengo abenturako meteoritoaz? Bada, Antonov irakasleak laborategi bat muntatu zuen meteoritoa aurkitu genuen kraterraren ondoan, eta inguru hartan oso gauza bitxiak gertatzen hasi zirela konturatu zen.
Baina onena da irakasleak egun batzuk pasatzera gonbidatu gintuela hara, eta, azkenean, harri berdeak ezkutatzen zuen misterioaren benetako izaera aurkitu genuela.
Jakin nahi duzu zein den?

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies